Bizitza gure aurretik igarotzen da hiltzera goazenean? Ikerketa batek baietz dio
Fronters in Aging Neuroscience aldizkarian argitaratutako ikerketaka batek baieztatzen du garuneko uhinak areagotu egiten direla hiltzera goazenean.
"Esparru filosofikotik azaldu behar banu hau, garunak flashback moduko bat egiten duela espekulatuko nuke; gertatu zaizkigun gauza onak gogoratuz eta txarrak baztertuz" azaldu du ikerketan parte hartu duen neurozientzialari batek.
Honela, behatu dute, hiltzerakoan garunak ametsetan duen jardueraren antzekoa izan ohi duela. Ikerketa hau burutzeko ideia 87 urtetako gizon batekin hasi zen. Gizon honek epilepsia pairatzen zuen eta zientzia behaketa bat egiten ari zitzaizkiola hil zen. Orduan bere garuneko uhinak areagotu egin zirela hil aurreko momentuan behatu zen, nahiz eta ezin den jakin zer nolako pentsamenduak eduki zituen. Hortik tiraka, neurozientzialari batzuk hil aurretiko momentuan garunean gertatzen dena aztertu nahi izan zuten.
Dirudienez, hil aurretik intentsitatez igotzen da gure garuna eta intentsitate hori mantendu egiten da hil ondoren 30 segundoz. Bitxia, ezta?