Bizirik!

Australian izandako sute handien ondoren, Wollemia nobilis munduko pinu espezierik zaharrena bizirik atera da. Dinosauruen garaiko pinu hau 400 metroko sakonerako arroila batean bizi da eta, beraz, suteetatik eta bestelako hondamendietatik salbu dago. Horrez gain, pinu honen haziak errautsaz baliatu ohi dira hazteko.