Birziklapen errekorra
Gloucestershire konterriko familia batek birziklapen marka guztiak hautsi ditu. Urtebetean zabor poltsa bakarra osatu du. Poltsa horretan hondatutako jostailu batzuk, bizar-xaflak eta errotuladore batzuk besterik ez dituzte bildu. Richard eta Rachelle Strauss senar-emazteek azaldu dutenez, salgaietarako paketerik egiten ez duten supermerkatuetara jo ohi dute, eta harategira kutxatxoak eramaten dituzte erositakoa bertan sartzeko. Horrekin nahikoa ez, eta sobera dituzten janari kutxekin Gabonak zoriontzeko txartelak egin izan dituzte. Bizi diren konterriko agintariei aholkuak ere eman izan dizkiete.