Madonna-ren 2023ko mundu bira berrian, berriz ere euskara entzun ahal izan da
2012an egin zuen bezala, Madonnak berriz ere euskara darabil bere kontzertuetan.
Orain dela 11 urte Kalakan taldea eraman zuen Madonnak, mundu biran, ikuskizunaren parte izan zitezen. Oraingo honetan, The Celebration Tour deitutakoan, Like a Prayer kantuaren intro moduan Birjina gaztetto bat zegoen eliza kantu zaharra entzun liteke, 2009an Kalakanek grabatutako bertsioa, hain justu.
Lisboako kontzertuan grabatutako bide honetan entzun liteke:
Birjina gaztetto bat zegoen 1906ko Lapurdiko eliza-kantuen bilduma batean aurkitua izan zen eta Euskal Ikaskuntzak bere kantutegian sartu zuen. Kalakanen egindako bertsioan, hiru ahapaldi daude, eta lehena da Madonnaren ikuskizunean entzuten dena:
Birjina gaztetto bat zegoen
Kreazale Jaunaren othoitzen,
Nuiz eta aingürü bat lehiatü
Beitzen zelütik jaitxi
Mintzatzera haren.