Bioshock (Xbox 360)
Lehen pertsonan jokatzeko shooter esperientzia berria da joko hau. Rapture izeneko ur azpiko hiri batean dago girotuta; zientzilariak, artistak eta empresariak elkarrekin bizitzeko sortutako hiri utopikoa da. Gerra zibila sortu da, ordea, zientzilarien esperimentuen ondorioz. Protagonistak Rapture-tik ihes egin beharko du, arma sorta handi batekin eta genetikoki lortutako botereez baliatuta.