Bioshock 2, sea of dreams
(PS3, Xbox 360, PC)
Aurreko ataleko gertakariak baino 10 urte geroago kokatzen da Bioshock 2 hau, zeinetan jokalariak lehenengo Big Daddy-aren rola hartuko duen. Protagonista berri hau bizkorragoa eta azkarragoa da, eta plasmido izeneko botereak erabil ditzake. Bigarren bertsio honek, aurrekoaren oso antzeko esperientzia eskaintzeaz gain, online bidezko multijokalari aukera ere badakar.