BioEarth, lurrarekin garatutako ehun berria
Materialaren %60 lurra da eta Columbia Unibertsitateak garatu du.
Ehunaren %60 lurra da eta gainerako materialak zuntza eta askotariko bioplastikoak dira. Azken helburua ingurumenari kalterik gutxiena eragingo dion ehuna sortzea da.
BioEarth ehuna Panmai Chongtoua deitutakoaren sorkuntza da. Klima eta gizarteari buruzko masterra amaitu ondoren hasi zen proiektua garatzen.
Graduate School of Architecture, Preservation, and Planning (GSAPP) laborategian eraikuntzarako materialen erabilera posibleak ikertzen dituzte. Chongtouanek lurrarekin berarekin esperimentatu du ehun berezi hau sortzeko.
Ikerketaren funtsa janzteko erabiltzen ditugun materialek gure kultura, teknologia, politika eta bizitza islatzen dituztela da. Hauen guztien erdigunean jasangarritasuna jartzea du helburu ehun berri honekin. Dena den, lurrarekin arropa sortzea ez da erraza. Lehenengo ehunak pisutsuak eta zururnak ziren, mugimendua galaraziz.
Lehen faseko zailtasun hau gainditu dute, ordea, ehun malguago bat sortuz. Honela, %60 lurrez osatutako ehun berezia sortu dute, egungo materialak baino jasangarriagoa dena. BioEarth deitutakoa laserrez moztu daiteke, brodatu eta josteko makinaren bitartez josi. Arina da eta ondo egokitzen da gorputzera.
Hurrengo pausoa, lurretik abiatuta, kotoiaren antzeko materiala sortzea da. Nahiz eta adituen esanetan denbora eta ikerketa asko beharko den horretarako, baita ehun hau masiboki merkaturatzeko ere. Ikerketak abian jarraitzen du.