Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren aurreko film emanaldia izango da bihar
'La pasajera' eskainiko dute, furgonetarekin txangozale bitxi bat harrapatuko duten bidaiari batzuen inguruko filma.
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra izango da, baina aurrez ere izango da zinema mota horretaz gozatzeko aukera. Izan ere, La Pasajera filma aurreestreinatuko dute bihar, hilak 17, 20:00etan, Golem - Alhondiga zinemetan.
Fernando Gonzalezek eta Raul Cerezok zuzendutako film honetan, gizon bat eta hiru emakume furgoneta partekatu batean bidaiatzen ikusiko ditugu, eta, halako batean, bigarren mailako errepideko iluntasunean dabilen txangozalea harrapatuko dute. Ibilgailura igoko dute, hurbilen dagoen ospitalera eramateko asmoz, eta portaera bitxia duela konturatuko dira furgoneta zaharreko bidaiariak.
Zenbait kritikarik, "Alex de la Iglesia onena gogorarazten duela”, edo “bihurguneko neskatoaren mitoaren estralurtar berrirakurketa dela" aipatu dute filmaren inguruan.
Saio honetan parte hartzeko gonbita beharko da. Gonbitak bihar bertan jaso ahal izango dira, 16:30etik aurrera, Golem – Alhondigako txarteldegietan.
