Bilboko poesia jaialdia martxoaren 15etik 24ra izango da
'Kosta ahala kosta' leloa izango du eta Blas de Oterori omenaldia egingo diote.
Bilbaopoesia jaialdiaren hogeita bosgarren urteurrena martxoaren 15etik 24ra izango da, Kosta ahala kosta lelopean. Nazioarteko poetek parte hartuko dute eta Antonio Gamoneda idazleak omenaldia egingo dio Blas de Oterori.
Literatura topaketa honetan poeta ezagunen lanak entzun, ikusi eta gozatu ahal izango dira, esate baterako, Ida Vitale, Cristina Peri Rossi, Joan Margarit, Jose Manuel Caballero Bonald, Yolanda Castaño, Miren Agur Meabe, Yolanda Novo, Juan Carlos Mestre, Pere Gimferrer, Gioconda Belli eta Antonio Gamoneda.
Kontzertuak ere izango dira jaialdian. Martxoaren 16an, Benjamin Prado eta Rebeca Jimenezek Agitado y mezclado kontzertua eskainiko dute. Martxoaren 23an, berriz, Jabier Muguruzak Iñaki Irazu poetaren letrekin konposatutako abestiekin egindako Lagun batek esan dit lana aurkeztuko du. Hurrengo egunean, martxoaren 24an, Carles Margaritek Ez da seinalea galtzen, Joan Margarit emanaldia eskainiko du. Ekintza hauetarako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira hemen.