Bilaketan

Intimista bezala definitzen dute beraien musika, nahiz eta hau lortzeko bateria, gitarra distortsionatuak eta baxu potentea aukeratu dituzten. Bederatzi abesti berezi egitea lortu dute. Musikaz apaindu dituzte abestien letra sakonak, bakoitza bere barrunbean kiribiltzeko modukoak. Musika lasaia egin dute eta letra originalak larriz idatzi dituzte. Taldekideak gasteiztarrak dira: Beñat Goitia konposizioa, ahotsa eta gitarra jotzen; Goio Askartza baxuan; Aitor Garcia de Vicuña gitarra elektrikoarekin eta Gorka Etxebarria bateria eta koruak egiten. Nafarroako Azkarate herrian erregistratu dute Katarain eta Mamia estudioetan Jonan Ordorikaren esperientziarekin.