Bikotekide errusiarra nahi?

Bikotekide errusiarra nahi? Onddoak bezala loratzen dira bikotekidea topatzeko plataforma digitalak. Halakoetan, norbere datuez gain, argazkiak ere jarri ohi dira. Bada errusiarrak txapeldunak dira euren zaletasun bitxiak ilustratzen dituzten argazkiak jartzen! Bere neurriko arrainarekin etzanda ageri den emakumea, larrosa eta aizkora eskutan afaltzera ateratzen den neska, kotxeko kapotean gimnasia egiten duen gizona... Argazki horiekin ziur nahi beste zita lortzeko arazorik ez dutela! Agian maiteminduko zaituen pertsona ikusi duzu argazki horietakoren batean...