Bihotzekoaren kontra txokolatea!
Kardiologian adituek diotenez, txokolatea ona izan daiteke bihotzekoak saihesteko. Izan ere, kakaoak badu hodiak zabaltzen dituen osagarri bat. Beraz, jaki honek bihotzeko arazoak gutxitu ditzake. Betiko kontua: denetarik jan behar da, baita txokolatea ere, baina neurrian.