Bihartik igandera izango da Gernikako Lekuek jaialdia

Kontzertuak eta bestelako jarduerak ere egingo dituzte.

Bihartik igandera bitarte egingo da Gernikako Lekuek jaialdia. Aurtengo programazioan kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelakoak izango dira.

Hainbat kontzertu izango dira egitarauan: Lisabo, Anari, Eire, Aurora Beltran, Albina Stardust eta Divina Comedia drag artisten showa, TOC, Txopet, eta The Titanians besteak beste.

Bestelako ekintzetan, berriz, Jon Urzelairen Su festak liburuaren aurkezpena, ipuin kontaketa musikatua, eta disko eta arte azoka izango dira.

Hemen kontsulta daiteke egitarau zehatza.