Bihar zabalduko dute Indiari buruzko argazki erakusketa Donostian

'Ya no queda Maharajás' izena jarro dio Inhar Mutiozabal zarauztarrak Indian egindako argazki bildumari. 2011an ateratako irudiek, herritarrak eta gune turistiko bilakatutako etxe aberatsak erakusten dituzte; mendebaldean Indiarekiko dugun ikuskera okerra hankaz gora bota nahi izan du horrela, bien arteko kontrastea eginda. Bihar irekiko dute erakusketa, iluntzeko 20:00etan, Donostiako Itsas-Magalean jatetxean.


Mutiozabalen bigarren erakusketa da honakoa. Argazkilari gazteak hamairu irudi bildu ditu, eta bertan Maharajas izeneko Indiako luxuzko palazioak ageri dira, kaleko jendearen irudiekin kontrastean. Historia gogorra eta etorkizun itsaropentsua irudikatu nahi izan ditu.

Donostiako Itsas-Magalean jatetxea Nafarroako hiribidean dago, Gros auzoan. Duela bi urte ireki zituen ateak, eta geroztik kulturaren aldeko apostua egin du. Dagoeneko, 28 artista gazteren artelanak izan dira bertan ikusgai. 'Ya no quedan Maharajás' ikusteko sarrera doakoa da, eta otsailaren 28ra arte egongo da bertan. Martxoan Lasartera lekualdatuko dute, eta ekainean, berriz, Eibarrera.