Bihar: trena bultzatu behar
Txartela ordaintzea nahikoa ez balitz bezala, Indiako trenbidetako zerbitzu bateko bidaiariek bagoietatik jaitsi eta trena bultzatu behar izan zuten. Bihar izeneko estatuan gertatu zen pasadizoa: bidaiari batek larrialdi-frenoari eragin, eta trena katenariarekin kontaktu egiten ez zuen gune batean gelditu ondoren. Bidaiariek ordu erdi behar izan zuten trena mugitu eta katenariarekin kontaktuan jartzeko.