Bihar ez da gaur

Ezustekoa. Txarangaren esanahi popularraren erabateko deserrotzea proposatzen du Bihar ez da gaur lanak. 41 lagunek osatzen duten Tolosako gaztetxeko txarangak denboratik ateko argi itzaletan egiten du igeri. Intentsoa da. Poetikotasunetik gertu harilkatzen dira Gara(i)pena eta Argitzalak kantuak. Dut taldearen bertsioa bat egin dute eta azkenak gainera, entzuleak soilik deskubritu dezaken oparia dakar. Sorkun, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama, Ekhiñe Olano, Ivan Alzate eta Iker Pando musikariek parte hartu dute diskoan.