Bigantxarik ez Gorlizen

689 lagunek bozkatu dute ekitaldi hauek ez egitearen alde.

Gorlizko jaietan bigantxa-ekitaldirik nahi duten ebatzi dute herri-galdeketan, eta soilik 211 lagunek eman dute baiezkoa; galdeketa ez da loteslea, baina emaitzak kontuan hartuko dituela esan du Udalak.

"Bigantxa-ekitaldirik nahi al duzu Gorlizko jaietan?" izan da iganean Gorlizko herritarrei egindako galdera; 16 urtetik gorako herritar guztiak zeuden galdeketan parte hartzera deituta. 

Hain zuzen, iazko abenduan adostu zuten bigantxen inguruko galdeketa deitzea. Udalak bidezkotzat jotzen duen erabakia hartuko du.