Big Eyes

60ko hamarkadan sekulako arrakasta komertziala izan zuten Walter Keanek sinatutako begi handidun pertsonen koadroek. Sinatu diogu, pintatu emazte Margaretek egiten zituelako. Benetako jazoeretan oinarritutako filma izanik, Burtonen lanik humanoena dela diote adituek. Hala izan edo ez, Christoph Waltz bezalako munstro bat Burtonen munduan ikustea bezalako pizgarririk ez dago.