Big Brain Academy (Wii)
Wiimotearekin posible da gure adimena ere garatzea. Nintendo Ds-ren joko ezagunaren bertsio honek ariketa dibertigarri asko proposatzen dizkigu: gauzak kalkulatu, aztertu, identifikatu, pentsatu eta memorizatzeko. Bakarrik edo lagunekin batera jokatzeko aukera dago, binaka edo talde handiagoetan. Oso aproposa da etxeko festetan gonbidatuak dituzunerako.