Bielorrusiako emakumeen iraultza

Herrialdeko emakumeak elkartu dira emakume ordezkari bat lortzeko borrokan.

Bielorrusian egoera dezente berotu da azken asteetan, eta bertako emakumeak protagonista bilakatu dira. Arrazoia? Azken 26 urteetan herrialdeko presidente autoritarioa izan den Aleksandr Lukaxenkok egindako adierazpen matxistak iraultza eragin du. Hain zuzen, Lukaxenko hiru emakume izan ditu hauteskundeak irabazteko lehian aurkari moduan, eta emakume bat presidente izateko "gai ez dela" adierazi zuen, "gaixkoari egoerak gainezka" egingo ziolakoan.

Adierazpen polemiko horiek eta ondorengo hauteskundeen emaitza susmagarriak herrialdeko krisi politikoa eztanda arazi dute (Lukaxenkok botoen %80 eskuratu ditu, eta bere aurkari nagusia izan den Svetlana Tikhanovskaiak aldiz, %10). Horregatik, Tikhanovskaiak Lituaniara egin du ihes, baina iraultza ez da gelditu; Bielorrusiako emakumeak kalera atera dira protesta egiteko, zuriz jantzita eta oinutsik.

Hain zuzen, zuria emakumeen botere politikoa aldarrikatzeko kolore bilakatu da; beste hainbatetan ere erabili izan da munduko hainbat lekutan. Bielorrusiako emakumeak batu egin dira, haiek dioten moduan, beren gizartea ez delako "emakume baten alde bozkatzeko nahikoa garatu" eta "konstituzioa ez delako emakumeentzat egin".

Bielorrusiako protestek izan dute erantzunik; abuztuaren 17an greba orokorra egin zuten, eta manifestaziora deitu zuten Minsken eta inguruko herrietan; bertara milaka lagun hurbildu ziren, inoizko manifestazio jendetsuena osatuz. Gainera, grebarekin bat egin zuten, esaterako, BT herrialdeko telebista kate nazional garrantzitsueneko langileek.