Bideojoko eta teknologia berrien topaleku izango da BEC urrian
Gamerland nazioarteko azokaren lehenengo edizioa hartuko du udazkenean Bilbao Exhibition Centrek. Urriaren 29an hasi eta azaroaren 1era arte, teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bihurtuko da Barakaldo.
Formakuntza, hezkuntza eta lana sustatzea du helburu Gamerland azokak, antolatzaileek azaldu dutenez. Horregatik, erakusketariek lan poltsa bat sortuko dute eta bideojokoen sektorean lan egiteko dauden aukeren inguruko hitzaldiak ugariak izango dira. Eta, jakina, alorreko azken nobedadeen aurkezpenak egingo dira; lehiaketak eta zozketak.
Friki samarra bahaiz, beraz, hitzordu garrantzitsua dunk udazkenean Barakaldoko BECen.