Bideo-jokoek osasun mentala zaintzen lagundu dezakete

Arreta hobetu eta estres maila baretu dezakete hainbat jokok, erlaxatzeko aukera eskainiz.

Bideo-jokoek eragina dute osasun mentalean, eta batzuek kontrakoa uste duten arren, eragin hori positiboa da kasu askotan. Hala dio Oxford Unibertsitateak argitaratu berri duen ikerketak; Bertan ondorioztatu dutenez, bideo-jokoek osasun mentala zaintzen lagundu dezakete, estres maila gutxituz eta arreta hobetuz.

Ikerketak hainbat joko aztertu ditu, hala nola, Animal Crossing eta Plants Vs. Zombies. Lehena bizi simulazioa da (Sims-en antzekoa) eta bigarrena tiro egiteko jokoa. Lehen jokoaren esperimentuan 3.124 gizonek, 2.462 emakumek, beste generoetako 153 lagunek eta generoa adierazi ez zuten 88 lagunek parte hartu zuten, eta bigarren jokoan aldiz 404 gizonek, 94 emakumek, beste generoetako bi lagunek eta generoa adierazi ez zuten 17 lagunek. Emaitzen arabera, gehien jokatu zutenek ongizate hobea sentitu zuten.

Denak ez daude baieztapen honekin ados; hain zuzen, Osasunaren Mundu Erakundeak bideo-jokoen gaitzaz mintzo da, eta bizitza sedentarioa bultzatzea leporatzen die jokoei. Dena den, bizitzako gauza guztiekin bezala, neurrian datza gakoa.