Bideak

Uau! Dudarik gabe, Euskal rapa bizi-bizirik dago! Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak elkartu dira bigarren disko hau osatzeko. Hamasei abestiak indartsuak dira, musikalki zein errimei dagokienez. Gai garrantzitsuak lantzen dituzte, gogorrak, baina gaurko gizartean azaleratu beharrekoak. Terapia musikala da, bakoitza bere bakardadean erotu ez garela ziurtatzeko. Hitzek duten maila goraipatzekoa da, antzekotasunak dituzten hitzen erabileran, adibidez. Rapa gustuko baduzu, edo filosofia, poesia irakurtzea gustuko baduzu, edo soilik zure lexikoa zabaldu nahi baduzu, entzun mesedez 2zio.