Bidasoa Folk musika jaialdia, abuztuko hirugarren asteburuan

Euskal Herriko eta mundu osoko folk doinuak entzungo dira hilaren 19tik 21era bitarte Hondarribira, Irunera eta Hendaiara zabalduko den egitarauari esker. 


'3 hiri, 2 historia, kultura 1' leloa aukeratu dute Bidasoa Folk jaialdiaren hamaikagarren edizio hau izenpetzeko. Abuztuko hirugarren asteburuan izango da –hilaren 19tik 21era– eta Txingudi badiaren inguruko hiru herriak batuko ditu; Hondarribia, Irun eta Hendaia.

Folk moldeko musika tradizionala eta garaikidea, bertakoa eta atzerrikoa sustatzen dituen jaialdiak doako ikuskizun eta kontzertu eskaintza zabala dakar. Guztira, hamar kontzertu hiru egunez eta hiru herritan.


Egitaraua


Abuztuak 19 – Hondarribian

20:00, Arma Plaza: Xabi Aburruzaga trikitilaria (Euskal Herria).
21:30, Arma Plaza: Vieux Farka Toure (Mali)


Abuztuak 20 – Irunen

19:30, Oiasso Museoa: Yacine Balahcene, Yannis Papaioannou & The Oriental Groove (Aljeria, Grezia)

21:00, Junkal Plaza: Olga y Los Ministriles (Aragoi)

21:00, Junkal Plaza: Coetus (Iberian sustraitutako musika)


Abuztuak 21 – Hendaian

18:00, Kale ikuskizuna: La Fanfare des Goulamas (Languedoc-Rousillion)

19:30, Bixintxo Eliza: Txomin Artola (Euskal Herria)

21:00, Gaztelu Zahar frontoia: Lengualerta (Mexiko)

22:00, Gaztelu Zahar frontoia: Macka B & The Roots Ragga Band (Erresuma Batua)

23:45, Gaztelu Zahar frontoia: Bad Sound System (Euskal Herria)