Bi klasiko handi Bizinema Bang Bang-en!

Azaroak 3 hartu palomitak eta korri Irungo Amaia aretora!

Adur Amilibia eta Eneko Sánchez dira Bizinema Bang Bang! programa antolatzeko arduradunak, eta aurten, zinemaren bi klasiko handi programatu dituzte: Indiana Jones: Raiders of the lost ark eta The Big Lebowski. Zinemaren maratoi hau azaroak 3 izango da, larunbata, Irungo Amaia aretoan. Albistea utzi eta korrika palomita bila joan aurretik, adi! Sarrerak 5,35 euro balio ditu, baina GAZTEZULOk BI SARRERA zozkatuko ditu!

EGITARAUA:

– 17.30: Ateak ireki.

– 18.00: Indiana Jones: Raiders of the lost ark.

– 20.30: The Big Lebowski.

– 22.45: Amaiera.