“Beyond Living” ***

Ameriketako Estatu Batuetako Olympia hiritik dator talde hau. Diskoa autoekoizpena da, eta 90eko hamarkadako rock independentea gidatu zuten banda nagusiek argitaraturiko lanen parekoa da. Hala, bere soinua Dinosaur Jr. taldearenarekin lotzen da gehienbat, –ematen du J. Mascisek jotzen dituela sei sokak–. Beraz, gitarra riff leherketa ikaragarria da grabazioa. Hala ere, ahotsak melodia handiak txertatzen ditu doinuetan, Hüsker Dü hirukote klasikoaren edo gerora etorriko ziren Sugar-en antzera. Bai, indie-rock soinu hau aski ezaguna da, baina Milk Musicen kasuan fresko-fresko sartzen da.