Beyoncék begano bihurtu nahi zaitu

Abeslariak bere kontzertuak ikusteko bizi osorako sarrerak oparituko ditu; trukean, haragia jateari utziko zenioke?

Beyoncé mundu mailako abeslari ezagun eta mediatikoenetako bat da, eta bere jarraitzaileek denetarik egiten dute bera jarraitzeko... baita dieta aldatu ere! Jarraitzaileen osasuna hobetu eta ingurugiroa babesten laguntzeko asmoz, abeslariak erronka bota die; bere kontzertuak ikusteko bizi osorako sarrerak oparituko ditu, trukean, begano bihurtzen direnei!

The Greenprint plant-Diet Diet, Best Body, Better World proiektua Jay-Z bere senarrarekin batera jarri du martxan, eta bertan, haragia jateari uzteak ingurugiroan duen inpaktuaz hitz egiten dute. Bizi osorako sarrerak lortzeko ere bertan eman behar da izena; hori bai, 18-30 urte bitarteko AEBetako herritarrei soilik bideratutako lehiaketa da. Eta zu, begano bihurtuko zinateke zure artista gogokoenak ala eskatuko balizu?

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

What is your Greenprint? Click the link in my bio for a chance to win tickets to any JAY and/or my shows for life. #greenprintproject

Una publicación compartida de Beyoncé (@beyonce) el