Betirako etxetik lan egiteak gure osasun mentalean eragin dezake

Telelanak abantaila handiak ditu, baina baita arriskuak ere.

Egunotan badira beren ohiko bulegora bueltatzeko aukera izan dutenak, baina oraindik gehiengoa telelana egiten dabil. Etxetik lan egiteak abantaila handiak dituela ikusi dugu, batez ere, lantokia urrun dutenentzat; horrekin batera, etxean bazkaltzeko aukera eskaini digu, ordutegi malgutasun handiagoa izan dugu eta hainbatetan kontziliazioan lagundu du (ez beti). 

Baina telelanak baditu bere arriskuak; orokorrean, la ordu gehiago sartu ohi dira, denbora gehiago ematen dugu eserita eta hozkailura bisita gehiegi egiteko tentazioa izan dezakegu. Gainera, ordutegi zorrotz bat betetzen ez badugu, lo egiteko arazoak izan ditzakegu. Garrantzitsua da ere etxean lanerako espazio egokia izatea; egun batez ohetik lan egiteak bere grazia izan dezake, baina ez da inolaz ere ez gomendagarria.

Etxetik lan egiteak gainera kontaktu fisikotik aldentzen gaitu; birus hau gelditzeko ezinbestekoa izan da ezaugarri hori, baina epe luzean isolamendu horrek gure osasun mentala kaltetu dezake, batez ere bakarrik bizi bagara. Hain zuzen, gure gaitasun sozialak nabarmen kaltetu ditzake isolamendu horrek.

Telelanean jarraituko duzuenontzat, ez ahaztu oinarrizko gomendio hauek: Mugitu lan espaziotik ordubetero gutxienez, otorduak kontrolatu, ordutegiak errespetatu eta lan espazioa zaindu. Horrekin batera, saiatu kalera irteten eta segurtasun neurriak errespetatuz apur bat sozializatzen.