Betiko westerna hil zuen talde basatia
Izenburua: The Wild Bunch (1969)
Zuzendaria: Sam Peckinpah
Aktoreak: William Holden, Ernest Borgnine, Robert Ryan
Odol putzu batean hasi, odol putzu batean bukatu. Horrelakoa da film sailkaezin hau, western ilun baten mozorropean ezkutatzen dena. "Biolentziaz beteriko filma", diote askok, eta ez dute arrazoi falta. Baina Peckinpahen gainerako filmetan bezala, biolentziaren ondo-ondoan lirismoa ageri da. Gordinkeria eta samurtasuna, bizitzaren bi aldeak; Peckinpahek horren ongi islatu zuen dikotomia hori. Film honetan, ikuspegi hori mailarik gorenera ailegatu zen, eta talde basati honen ondoren, western generoa ez da sekula gauza bera izan.
The Wild Bunch-ek hasiera antologikoa du. Soldadu jantzitako talde bat herrian sartuko da. Halako batean, haur talde bat gurutzatuko da soldaduen bidean. Haurrak lurrari so daude, naturaren borrokari begira: lurrean, inurri talde bat eskorpioi bati erasotzen ari zaio. Bien bitartean, soldadu taldea herrian sartuko da: dena lasai dago, jendea paseatzen, alkoholaren kontrakoak bilera batean... Soldaduek banketxea lapurtuko dute.
Planifikazio ariketa ezin hobea izateaz gain, filmaren lehen hamabost minutu horiek ederki laburbiltzen dute The Wild Bunch-en arima: kupidarik gabeko pertsonaiak, muturreko egoerak, tiroak eta odola, eta baita umore printzak eta gizatasuna ere. Egoera maisuki itxiko du Peckinpahek: herritik ateratzerakoan, lapur taldea orain, beren benetako itxura hartu dute, eta jada ez dira soldadu haurren ondotik pasatuko da berriro. Ordurako, haurrek urrats berria eman dute euren jolasean: sua piztu, eta eskorpioia eta inurriak bizirik erretzen ari dira.
Sekuentzia luzeak eta plano laburrak; horrela dago eratuta filma. Hala, ahaztezinak diren sekuentzietan laburbiltzen ahal da The Wild Bunch: lapurrek ostutako dirua banatu behar dutenean eta horren ordez, metalezko uztaiak aurkitzen dituztenekoa; Mexikoko herri batean talde basatiari eginen dioten festa eta agurra; trenaren lapurreta; zubiaren leherketa... Eta amaitzeko, azken enfrentamendu basatia, ezin konta planotan muntatua. Zinemaren historian sartu dena.
Horren aurretik, filmak badu giltzarria den momentu bat, hitz bat ere behar ez duena. Gazte mexikarrekin izan ondoren, Pikek haren haurra begiratuko du, eta ondoren botila. Hausnarrean ari da, eta orrazten ari den neska gaztearekin gurutzatuko du begirada. Ez du deus esango. Ondoko gelan, taldekideak beste neska batekin liskarrean ari dira. Bidea amaitu da. Altxatu, txanpon batzuk mahai gainean utzi, eta besteengana joko du. Bere esaldi kuttuna esanen du: "Let's go". Kanpoan Borgnine dute zain, irribarre zabal batez hartuko ditu taldekideak. Talde basatiaren azken borroka da.