Beta

Duela 30 urteko uhin berriko musika hartu dute ardatz Zazkeleko bilbotar gazte hauek. Kung Fury pelikulako soinu banda izan zitekeen abesti batekin hasten da diskoa Clio supersoniko batekin gainean. ZTD singela ondoren (Zazkel tribu dantza) herri aspertu honentzako errebantxa, hammond pianoen soloekin plastikozko ska, triki eta tronpetak behingoz suntsitzeko. SCLY baladan (auskalo siglak zer esan nahi duten oraingoan) gau osoan dantzatzea proposatzen dute. Kontzentrazio Z parrandan beharrezkoa den kontzentrazioari buruzko abesti bat da eta azkenik Visionario abestia esperimentalena iruditu zait, oso epikoa.