Bertx(h)ori sariketaren finala izango da gaur Iruñean

Sei bertsolari gazte arituko dira kantuan bikoteka.

Iruñeko ikasle giroari bertso eskaintza ematea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortu berri den bertso eskolak bultzatutako Bertx(h)ori ekimenaren helburua. Hiru kanporaketa jokatu dituzte aurrez, eta gaurkoan finala izango dute.

Bertx[h]ori sariketa bikoteka jokatzen da eta kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea izango da finalean: Xabat Illarregi Marzol eta Ainara Ieregi Aranburu, Bittori Elizalde Soto eta Aner Peritz Manterola, eta Haizea Arana Cardenal eta Peio Ardaiz Gale. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Yasmine Khris Maansri arituko da. 

Finala Gaztelu plazan dagoen Laban izango da, 19:00etan.