Bertso Eguneko bazkari eta bertso jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte

Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Etxahun Lekue arituko dira bertso jaialdian,

Bertsozale Elkartea eta Lilibertso bertso-eskola egun osoko egitaraua ari dira prestatzen urtarrilaren 27an Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna dela eta.

Bertsozaleak 10:30ean elkartuko dira Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat bertsotarako elkargune izateari dagokionez. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna, ibilbidea osatuz.

Bazkaria 15:00etatik aurrera izango da Astran, eta 17:30ean hasiko da bertso jaialdia. Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, eta Etxahun Lekue arituko dira bertsotan. 

35 euroren truke lortu daitezke bazkarirako eta bertso jaialdirako balio duten sarrerak, bertsosarrerak.eus atarian.

Bertso jaialdiaren ondoren ere festa jarraitzeko aukera izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta egitaraua biribiltzeko lanetan ari direla.