Berrogeialdiak gure lehentasunen zerrenda aldatu du

Igarotako berrogeialdiak gure lehentasunak kolokan jarri ditu, onerako zein txarrerako. Urruntze sozialak gure egunerokotasunean txertatuak genituen zenbait ohitura baztertzera eraman gaitu.

Alta, bizimodu ezberdin batera egokitzera behartuak gaudenean konturatu gaitezke lehendik genituen ohitura batzuk ez zirela uste genituenak bezain garrantzitsuak. Lehen eskura genituen gauzak galtzea, izan zerbitzuak, lan moduak edo lagunak zein familia, erakutsi digu benetan zer den garrantzitsua gure bizitzan. Programazio gehiegizkoa alde batera utzi eta naturaltasuna irabazi dugula esan genezake.

Laguntasun toxikoak toleratzea
Inoiz ez dakizu zein egongo den zure ondoan zoritxarrak zure atea jotzen duen artea. Hori garbi ikusi ahal izan dugu berrogeialdian. Zaurgarriago bilakatu gara guztiok ere, eta bakoitzak honi aurre egiteko izan duen jokabideak asko erakutsi digu inguruan ditugun pertsonez. Horrela, behin berrogeialdia igarota, benetan merezi duten pertsonentzat bakarrik dugula denbora konturatutzera iritsi dira batzuk. Bizitza motzegia baita, batez ere pandemia ostean, eman baino gehiago hartzen duten pertsonengan pentsatzen egoteko. 

Eguneko ordu guztiak programatzea
Errutinaren barruan antolakuntzaren gatibu ginen asko. Berrogeialdian malguagoak izaten ikasi dugu. Koronabirusaren aurretik ordu libreake edukitzea askori beldurra ematen zioten, orain ikusi dugu gauzak lasaiago hartzea hobea dela gure garunaren osasunerako. Arnasa hartzea ezinbestekoa da gauzak beste ikuspuntu batetik ikusteko. 

Abiadura moteltzeak gure bizitzan garrantzitsua zer den ikustera behartu gaitu, gure gorputza entzutera eta gure ongizatea lehenestera. Orain, berriz ere bizitza abiadura hartzen ari den honetan, ez dezagun hori ahaztu. Ezinbestekoa ez baita urtero armairuko arropa eraberritzea, edo modako azken jatetxera joatea hilabetean behin bederen, baizik eta konturatzea material gutxiagorekin bizi gaitezkeela maite ditugunen babesa gertu sentitzen badugu.