Berri Txarraken azken kontzertua azaroak 23

Adi, sarrerak gaur 12:00etan salgai jarriko dituzte!

Aurreko astean zabaldu zuten albistea; Berri Txarrak taldeak azken agurra kantatuko du datorren urtean. Dagoeneko jarri dute azken kontzertuko data; 2019ko azaroaren 23an izango da, Iruñeako Navarra Arenan. Bertan, talde nafarrak amaiera emango dio Ikusi Arte Tour 2019 bira musikalari.

Hain zuzen, gaur eguerdiko 12:00etan salgai jarriko dituzte despedida kontzerturako sarrerak. HEMEN EROSI DITZAKEZU.