BERRI TXARRAK KOBETAMENDIN
Taldeak bere agurra iragarri zuenetik kontzertu data ugari eman dituzte ezagutzera eta iragarri eta gutxira ia guztietarako sarrerak agortu dituzte.
Hori ikusirik, 2019an Euskal Herrian eman beharreko kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxitan agortu zirela jakinik, sarrerarik gabe gelditu zirenentzako albiste honekin dator taldea. Uztailaren 14an BILBOko KOBETAMENDIn Berri Txarrak zuzenean ikusteko aukera izango da.
Hirukoak aurreratu du ez-ohiko saioa izango dela, oraingo biran eskaintzen ari direnetik ezberdina. Bitartean, bada ez bada ere azkar ibili, sarrerak GAUR 12etatik aurrera (apirilak 8, astelehena) salgai egongo dira tickets.berritxarrak.net webgunean.