Berri Txarrak disko berria grabatzen
Sare sozialen bitartez, Coloradoko The Blasting Room estudioan daudela adierazi du taldeak, bederatzigarren lanerako abestiak grabatzen.
AEBetan itzuli musikala egiten dabil egunoten Berri Txarrak taldea, eta sare sozialetan bideoa zabaldu dute, disko berria grabatzen hasi direla adieraziz. Bideo batean, Coloradoko The Blasting Room estudiotan ageri da musikari hirukotea, ahoak estalita eta aulkiari lotuta. Bertan, beren ibilbideko bederatzigarren diskoa grabatzen hasi direrla adierazi dute.
Estudioa Bill Stevenson ekoizleak eramaten du, eta bertatik Rise Against, Descendents, NOFX eta Useless ID taldeak pasa dira, besteak beste. Berri Txarrak taldea ere bertan izan zen 2014an, Denbora da Poligrafo Bakarra diskoa grabatu zutenean. Disko berria urte bukaeran argitaratuko dute.