Bereizgarria, delitugileentzat
AEBetako Ohio estatuan ika-mika handia eragindako neurria onartu dute: zenbait delitugileri auto matrikula bereizgarria jartzea, jendeak jakin dezan zer egin duten. Neurria, hain zuzen ere, mozkortuta gidatzeagatik edo sexu abusuak egiteagatik zigortutakoei ezarri diete; lehenengoek matrikula gorria eraman behar dute, eta berde fosforeszentea, bigarrenek.