Berdintasuna ez da jolasa

Megan Rapinoe denon ahotan dago azkenaldian; AEBetako selekzioko izarrak ozen hitzegin du LGTBI komunitatearen eskubideen eta emakume futbolarien lan baldintzen hobekuntzen alde.

Pixkanaka aldaketak sumatu daitezke futbol femeninoan, baina oraindik berdintasunerako bidea hasi besterik ez da egin. Horregatik, Munduko Kopa eszenatoki perfektua da aldarrikapenak mundura aireratzeko. Megan Rapinoe AEBetako selekzioko kapitaina oso kontziente da une honetan gainean duten arretaz, eta beldurrik gabe, merezitako protagonismoaz baliatu da LGBTI komunitatearen eskubideak defendatu eta emakume futbolarien lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. 

Seattle Reigneko jokalaria selekzioko izarra da. AEBek gaur jokatuko dute finalerdietako neurketa Ingalaterraren aurka eta begi guztiak Rapinoeri adi daude: final-zortzirenetako eta final-laurdenetako partidetan berak sartu zituen AEBei sailkapena eman zieten golak. Hain zuzen, Munduko Kopan dagoeneko bost gol sartu ditu; gaurko partidan, txapelketako beste izarretako bat izango du parez-parea: Lucy Bronze.

Jokoa ez da baina Rapinoe ezagun bilakatu duen gauza bakarra; txapelketan, sexismoaren eta homofobiaren aurkako borrokarekin jarraitu du bitartean. Hala, Dondald Trump AEBetako presidentea kritikatu du hainbatetan, eta makurtu egin da bere herrialdeko ereserkia entzutean, protesta moduan. Hauek dira Rapinoe ezagun bilakatu duten ekintzak: