'BERAK BALEKI ': Aitor Gametxoren film labur berria labean

GALAPAN (Ander Barinaga-Rementeria, Iñigo Zubero) eta SUMENDI (Ander Sagardoy, Eneko Sagardoy) ekoiztetxeen bigarren elkarlana da.

Aitor Gametxo (Lekeitio, 1989) zinema zuzendariak BERAK BALEKI film laburraren grabaketa bukatu berri du, Jorge Gil-ekin elkarlanean idatzitako gidoiarekin. Iñigo Aranburu (Handia, Hil Kanpaiak) eta Koldo Olabarri (La línea invisible, El ministerio del tiempo) aktoreekin, besteak beste, Bilbo eta Leioa artean filmatu da. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, GALAPAN (Ander Barinaga-Rementeria, Iñigo Zubero) eta SUMENDI (Ander Sagardoy, Eneko Sagardoy) ekoiztetxeen bigarren elkarlana da, abenduan grabatu zuten Maider Oleagaren KINKA film laburraren ostean.

 

Sinopsi laburra

Plato bat mihise bat bezalakoa da: irudiz bete behar da. Pasioz. Ametsez. Martinek horretan dihardu egunero, platoa ilusioz betetzen. Aldiz, bere bizitza pertsonalean, hutsunea baino ez duelarik. Estudioko argiak pizten direnean, Martinek gabezia hori ahazten du. Orduan, soilik, magia existitzen da.

LAN-Talde teknikoa

Lantaldean, Jorge Basterretxea argazki zuzendaria, Xanti Salvador zuzeneko soinuan eta soinu diseinuan (Soinu Onenaren Goya Saria, La trinchera infinita), Nerea Torrijos jantzien diseinuan (Jantzi diseinu Onenaren Goya Saria, Akelarre), Aranzazu Calleja musika konposizioan (Musika Onenaren Goya Saria, Akelarre), Rakel Blazquez makillaje eta ileapainketa diseinuan edota Maialen Sarasua Oliden muntaian.