Bengoren 'Hemen gaude' kantua: sustraiak eta etorkizuna bat eginda
Bengo eszenara itzuli da, soinu urbano, moderno eta pertsonalarekin.
Bengok gazte baten bizitzako hainbat alderdi erakutsi ditu abestian: etorkizunaren ziurgabetasuna, aukeren falta, denboraren joan-etorria eta egungo gizarteak ezartzen dituen erronkak. Bere lekuaren bila dabilen belaunaldiaren kontakizun zintzoa egin du.
Kantua Denso ekoizlearekin batera grabatu du Sendosound Estudiosen. Elkarrekin lanean aritu dira sustraiei eutsi eta, aldi berean, aurrekoarekin hausten duen soinu freskoa sortu nahian. Garaian garaiko soinu urbanoa euskaraz.
Bengok irailean argitaratzeko asmoa duen mixtapearen lehen aurrerapena da kantu hau.