Bengo eta Olaia Inziarte laguntasunari kantari 'Beldurrik Gabe' kantuan
Adiskidetasuna eta elkar zaintza ditu hizpide bi artisten kolaborazio berriak.
Bengok Beldurrik Gabe abestia kaleratu du, Olaia Inziarte artista nafarrarekin batera. Beldurrik Gabe kantua babeslekuaz ari da, adiskidetasunaren balioaz, dena aldatzen denean irauten duten pertsonez, etxe bihurtzen diren loturez.
Hala diote kantuaren letran: "Zuen babespean, dena da desberdin. Etxe bat ez delako etxe, ez bada zuekin". Elkar zaintzearen garrantzia ere nabarmentzen da: "Nik zainduko dut zure disdira. Zu etzan lasai gora begira. Loa oztopatzen digutenak damutuko dira".
Aitor Bengoetxea eta Olai Inziarte arduratu dira konposizioaz, letraz eta ahotsaz. Musika ekoizpenean Denso aritu da eta harekin batea egin dute grabaketa eta nahasketa, "Sendosound" estudioan. Maitane Campos arduratu da bideoaren zuzendaritzaz eta edizioaz. Kantuaren azaleko irudia, berriz, Iker Gozategik egin du.
Bengoren hurrengo kontzertuak ate-joka dira. Martxoaren 7an Parisko Euskal Etxean arituko da eta martxoaren 12an Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak hemen eros daitezke.