Benedicto XVI-n bisita Londresen
Londresera egingo du bisita Benedicto XVI.a Aita Santuak, irailean. Richard Dawkins zientzialariak eta Christopher Hitchens kazetariak Ingalaterrako eta Hagako epaitegietara joko dutela iragarri dute, Aita Santua atxilo har dezaten. Dawkinsek eta Hitchensek Aita Santuaren jarrera arbuiatu dute, Elizak haurrei eginiko sexu abusuak ezkutatu dituelakoan. Hain justu ere, duela bi urte "There`s probably no God. Now stop worrying and enjoy your life" (Ziurrenik Jaungoikoa ez da esistitzen. Beraz, utzi kezkak alde batera eta gozatu bizitza") leloa jarri zuten Londresko hainbat autobusetan joan den urtean. Dawkinsek ere babestu zuen kanpaina hura.