Beñat Gaztelumendi: “Ez ditut jendetzak gogoko”

Estres handiagoa izan ei zuen biharamunean hedabideei erantzuten, Illunbeko zezen plazako finalean baino. 20 urteko añorgatarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldunordea da. "Jendearen aldetik maitasun handia jaso dut". Ez du bere burua izartzat, baina harro dago egindako lanarekin.


Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Ez dakit iaioa naizen, baina bakailaoa saltsan.
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Normalean, egunkaria. Eta azterketa garaian, baita apunteak ere.

Ohean. Amesgaiztoa. Hurrengo goizean ilusiorik gabe jaikitzea.
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Ez dut denbora asko pasatzen telebista aurrean. Nahiago izaten dut lagunekin egon.

Ikasketetan. Zer gorroto duzu? Apunte eta azterketen gainetik, goizero jaiki beharra.
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Egondako lekuetan oso gustura egon naiz.

Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Ez dut parranda txarrik gogoratzen. Hala bada, etxera joaten naiz.
Mendian. Zer da arriskutsua? Edozer okertu daiteke mendian, baina paseoan ibiltzea gogoko dut.

Hondartzan. Zer da aspergarria? Hondartza bera! Jendetzak ez ditut begiko.
Kiroldegian. Zein kirol? Kiroldegitik kanpora, mendi bizikletan ibiltzea gustatzen zait.

Kontzertuan. Zein talde? Berri Txarrak edo Gu ta Gutarrak.
Liburutegian. Zein liburu? Samuel Becketten Esperando a Godot. Azken boladan ipuinak irakurtzen ari naiz.

Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Añorgako Gazte Asanbladakoekin, duela hilabete inguru, kontzertu batean. Gustura.
Elizan. Noiz azken aldiz? Lagun baten aitonaren hiletan

Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Nahiago dut ezer ere ez idaztea; bizirik nagoela seinale.