Belgikako langileek, legez, lanetik deskonektatu beharko dute
Gobernuak bultzatutako araudiaren arabera, legez kanpokoa izango da euren lan orduetatik at langileekin kontaktuan jartzea. Helburua eraginkortasuna haztea da eta estres maila murriztea. Alabaina, sektore pribatuko erakundeek ez dute begi onez ikusten araudi berria enpresa pribatuetan aplikatzea.
Koronabirusa dela eta, telelanaren praktika izugarri zabaldu da mundu osan zehar. Honek, onura ugari baditu ere, lan orduen eta denbora librearen arteko bereizketa lausotzea ekarri du. Izan ere, lan egiten den leku berean ikusten ditu langileak telesailak, jaten du edo lo egin. Honek, lan orduetatik at langileen eta nagusien arteko kontaktua mantentzea normalizatu du.
Honetaz oharturik Belgikako agintariek erabaki dute gobernuko 65.000 langileak ezingo direla eragotzi euren lan orduetatik kanpo. Honela, ordu ofizialetik at dei edo e-mail bat erantzun gabe geratzen bada ere ezingo dute zigortuak izan. Petra De Sutter, Administraritza Publikoko ministroa denak aipatu du neurri honekin sektore publikoaren eraginkortasuna haztea espero dela, estres maila eta nekea jaitsi egingo baitira, bere hitzetan "egungo gaixotasun handiena" baita estresa.
Frantzian, adibidez, jada aplikatzen da arau hau sektore publikoan. Sektore pribatuan, ordea, enpresetan aplikatu ahal izatearen aukera ez da begi onez ikusten. Belgikako Enpresen Elkarteko Erick Laureys bozeramaileak esan du aukera honek online moduaren malgutasuna suntsitu lezakeela.
Belgikar gobernuak erabakia aho batez onartu badu ere, arauak salbuespenak ere baditu. Hala nola, langilearekin harremanetan jarri ahalko da nagusia biak akordio batetara iristea lortzen badute edo larrialdiren bat gertatuko balitz.