Beldurrezko pelikulak 90 minutuz ikusteak 30 minutuko paseo batek bezain besteko kaloriak erretzen ditu
Beldurrezko pelikulak gustuko badituzu hau interesatuko zaizu.
Westminster unibertsitateko ikerketa baten arabera beldurrezko pelikulak ikustean 30 minutuz ibiltzean erretzen ditugun kaloria berberak erretzen ditugu.
Izan ere, beldurrezko filmak ikustean, sentimendu hau dela eta adrenalina askatzen da eta bihotz erritmoa zein basal metabolikoaren tasa areagotu egiten dira. Ondorioz, 90 minutuz beldurrezko film bat ikusteak, gutxi gora behera, 113 kaloria erretzen ditu.
Ikerketaren arabera, zenbat eta pelikula beldurgarriagoa izan, orduan eta kaloria gehiago erreko dira.
Zein pelikulekin erretzen den kaloria gehiago ere zerrendatu dute ikerketan. Dirudienez The Shining-ekin 184 kaloria erretzen dira, Jaws-ekin 161 eta The Exorcist pelikularekin 158 kaloria.