Beldur barik, hartu kamera eskutan!
Hilaren 13a arteko epea duzue Emakunderen 'Beldur barik' bideo lehiaketan parte hartzeko!
Irailaren 11n hasiera eman zioten Beldur Barik Lehiaketa edizio berri bati, eta azaroaren 13a izango da lanak bidaltzeko azken eguna.
Azaroaren 24an, emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren bezperan, lehiaketaren sarien irabazleen izenak emango dituzte. Ekitaldia Gasteizen izango da, Aldabe Gizarte Etxeko aretoan, 18:30ean.
Eta abenduaren 2an berriz, Eibarren, sari banaketak, lantegiak, erakusketak... Denok indarkeria sexistaren aurka!
Tokiko lehiaketa
Udalerri batzuetan, Lehiaketa orokorraz aparte, tokiko lehiaketak ere antolattu dituzte; beraz, bideoek lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, udalerrietakoetan ere hartu ahal izango dute parte.