'Begirada bat Ukrainari' erakusketa bisita daiteke Iruñean

Nafarroako Erizainen Fundazioko boluntarioek zein argazkilari profesional batzuek gerra garaian egindako hogeita hamar argazki inguru biltzen ditu erakusketak.

Nafarroako Erizainen Fundazioa laguntza humanitarioan ari da, Nash dim/ Gure etxea proiektuaren bidez, Ukrainako Kernytsyan. Bertan, udal-eraikin zahar bat birgaitzeko lanean ari dira, ehun emakume eta adingabe ingururi ostatu emateko. Espazio horretan haurrentzako futbol-kanpaldia ere egingo dute.

Ukrainara bertara lau bidaia egin dituzte, esaterako Foru Komunitateak emandako materiala egoera onean zegoela egiaztatzeko. Ospitale-militarrak bisitatu eta premia larrienak zein ziren ikusita, bitartekaritza lanak egin zituzten Nafarroak Ukrainatik bideratutako patologia konplikatuak zituzten zaurituak jaso zitzan. 

Horretaz gain, 120 tonaz kargatutako bost kamioi ere bidali dira ukrainarrek eskatutako produktuekin: osasun materiala,oheak eta altzariak, higiene produktuak, poteratutako janaria, jostailuak, neguko arropa, edredoiak, burkoak, etab.

Erakusketa Iturramako Civivoxean izango da martxoaren 31ra arte.