Bederatzi pintura, eskultura eta argazki erakusketa Bilbon

Expodistrito ekimenak abiatu duen aldi baterako erakusketa zikloa hiriko barrutietako udaltegietan bisita daiteke martxoaren 31ra arte. Besteak beste, Txelu Angoitia, Owen Maseko, Fernando Ortega eta Monica Aldana egileen lanak izango dira ikusgai.


Expodistrito ekimenari esker, Bilboko Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegiek bederatzi pintura, eskultura eta argazki erakusketa hartuko dituzte martxoa amaiera bitarte. Otxarkoagaren eta Begoñaren kasuan, bestalde, auzoen iragana eta historia berreskuratuko duten egitasmoak aurkeztuko dituzte.

Argazkigintza


'Malaire. Kinshasara bidaia'. Txelu Angoitia.
San Frantziskoko udaltegian, urtarrilaren 31ra arte. Erakusketak Afrika Subsahariarrean dagoen Kinshasa hiriko kaleetara, eskoletara eta osasun etxeetara eraman nahi du ikuslea, malariak biztanleen artean dituen ondorioak nolabait erakusteko.

Distrito Foto 2011.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako argazki lehiaketaren azken edizioan saritutako argazkiak jasotzen ditu. Erakusketa ibiltaria Castañoseko udaltegian bisitatu ahal izango da lehenengo, hilaren amaierara arte. 

'Xalotasunaren begirada'. Monica Aldana.

Begoñako udaltegian, urtarrilaren 31ra arte. Umeei zuzendutako kontakizunen bitartez samurtasunez eta sentsibilitatez betetako irudiak sortzeko ilusioa zabaltzea da.

Pintura


'Eguneroko distirak'. Javier Diaz eta Concha Barriuso.
Ibaiondoko udaltegian urtarrilaren 31 bitarte. Erretratuak, natura hilak, hirietako paisaiak edo irudimenezko paisaiak. Gaiak aldatuz doaz, ideiaz eta ametsez osaturiko arragoan, eta oihalean era utopikoan edo hurbilekoan, errealean edo irudimenezkoan irudikatzen dira, beti ere kolorez eta egunerokotasunez beteta.

'Zimbabweko pintura'. Owen Maseko.
Ibarrekolandako udaltegian egongo da ikusgai hilabete honetan. Owen Masekoren erakusketek Zimbabweko gobernuaren ustelkeria, bortxaketak eta zintzotasun eza erridikulizatzen eta kritikatzen dituzte, instalazio eta margolan kezkagarri eta ilunen bitartez. BBK-k 'Artea eta Zentsura' ekimenaren barruan gonbidatu duen bosgarren artista da.

'Euskal akuarelagileak'.
Euskal Akuarelagileen Elkarteko kide batzuen eta akademiako ikasleen lanak aurkeztuko dira. Erakusketa San Frantziskoko udaltegian egongo da lehenengo, otsailaren 1etik 15era

Eskultura


Errekaldeko Merkatarien Elkarteko kide den Fernando Ortegaren lana bisita daiteke otsaileko bigarren hamabostalditik aurrera (16tik 29ra) Burtsa-Ibaiondoko udaltegian. Lanaren indarra eta sinbolismo handia egileak Euskal Herria ulertzeko moduarekin dago erlazionatuta.