Bazenekien "The Simpson" telesailean Homer-ek ez duela jada Bart itotzen?

Berriko, telesail ezagunak bere 35. denboraldia estreinatu du Estatu Batuetan. Horietako atal batean azaltzen du familiako patriarkak berak, zergatik ez duen gehiago bere semea modu biolento horretan zigortu nahi.

The Simpson telesailaren lehen atalak 1989an ikusi ahal izan ziren, eta ordutik ez da gelditu. Ia pausarik gabe igorri dira denboraldiak eta oraindik ere, familia horiak ikuslego fidela du. 

Berriki, Estatu Batuetan telesailaren 35. denboraldia estreinatu da. Hain justu urriaren 1ean estreinatu zen eta ordutik hainbat atal igorri dira. Horietako batean, denboraldi batzuk atzera sortutako misterio bat argitzen dute. Izan ere, Homer jada ez da horren erasokorra Bart-ekin. Telesailaren hastapenetatik, askotan ikusi dugu familiako aita bere seme zaharrenari lepotik heldu eta itotzen saiatzen. Familia biolentziaren lagin bat izan litekeenez, deserosoa bilakatu da eta denboraldi batzuetatik hona jada ez da gertatzen, baina orain arte ez da honi buruzko azalpenik egon.

Irudika genezak arrazoia, noski. Hala ere, The Simpson-ek 35x03 atalean azalpena eman nahi izan dute. Atal horretan bizilagun berriak dituzte auzoan eta Homer ongi etorria ematera joaten zaie eta eskua estutzen die. Estutze horren indarrak harritu egiten ditu. Homer-ek orduan Marge, bere emazteari, aitortzen dio Bart itotzen horrenbeste urte emateak merezi izan duela, baina gero gehitzen du: "Txantxa da, jada ez dut hori egiten. Garaiak aldatu egin dira". Honela azaltzne du itotzeen desagertzea.
 
35 urte luzetako telesaila denez, The Simpson-i eboluzionatzea beste erremediorik ez zaio geratu. Zenbaitetan eboluzio hau oso zaratatsua izan da, zaleen kexak direla eta. Beste batzuetan, oraingoan bezala, erraza izan da: Homer-ek ulertu du aldatu beharra zeukala.