Batman Arkham Asylum (PS3, XBOX360, PC, PSP)
Klasikoetan, jatorrizko bertsiora hurbiltzea izan ohi da onena, eta halaxe egiten du Arkham Asylum honek. Komikiaren sortzaileak, Paul Dinik, idatzi du bideojokoa, eta grafikoetan komikiaren detaile guztiak jaso dituzte. Bestalde, Gothamgo Saguzarraren berezko ezaugarriak ere oso kontutan hartu dituzte: aurrez-aurreko borrokaz gain, ikerketa eta ezkutaketa funtsezkoak dira. Erabilterraza eta ikusgarritasun handikoa.